Batzuk doblea eta besteek erdia

Erabiltzailearen aurpegia Estitxu Elduaien 2006ko api. 10a, 20:04

– (…) Portzierto, kotxien inpuestuek kobrau ditue.

Hitz hauekin jakinarazi digu amak, etxekooi, bakoitzak berea pagatzeko ordua iritsi dela.

– Ah, bale. Zenbat da ba?

– Zurie ta nerie 115na euro. Ahizpena ta attena iye erdiye.

– Ehhh? La ostiaaa! Igualtxuek die ta kotxiek!

Urteroko kabreoa harrapatu dut aste honetan ere. Urtero berdina gertatzen da, eta dagoeneko asumituta izan beharko banu ere, ezin ebitatu kabreatzea. Eske ezin dut ulertu. Nere ahizparen kotxea eta nerea berdintsuak dira neurriz. Aparkatzen toki bera okupatzen dute, eta nik doblea pagau behar dut inpuestoa? Baii, badakit, denak berdina esaten didazue… “eske motor haundiyo dake zuriek…”. Ta? Horrek ze esan nahi du, gehiago kontaminatzen duela? Eske eztet ulertzen. Eta nere ahizpak eta aitak berdina ordaintzen hori ere…: batek orain dela ia 20 urteko kotxe tartana zahar bat, eta besteak hiru urteko kotxe berri xamarra, eta berdina ordaindu behar.

Badakit tarifak horrela ezartzeko arrazoiren bat egongo dela. Motorraren araberako horrek azalpen logikoren bat izango duela. Agian kutsadura, edo zarata edo, auskalo… Baina baten batek azalduko al dit zehazki zer den neurtzen dena? Nik alderdi praktikotik begiratuta bakarrik hitz egiten dut: nire kotxeak, nere ondokoarenak eta besteak toki beretsua okupatzen dute. Kontaminatu ere berdintsu, eta zarata ere antzerakoa. Eta, orduan, zergatik ordaindu behar dut nik batzuren doblea eta besteen erdia?

Eta gero, aparkatu nahi dudan aldiro tokia falta. Eta polideportibo aurreko parkinean autobus edo kamioi bat zeharka aparkatu eta hiru aparkaleku berarentzat hartuta…

Ufffa… Kotxea saldu eta oinez ibiltzen hasteko gogoa ematen dit batzuetan. Baina klaro, Andoaineraino egunero joan etorri oinez egitea gehitxo igual. Eta gure herritik garraio publikoarekin mugitzeko dagoen aukera handiarekin… zalantzak ditut: autobusa, trena, tranbia, abioia, helikopteroa edo barkoa hartu. Badakizue, guk danak ditugu, ordu erdiero, eta Gipuzkoako toki guztietara…

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide