GZZ eta bertso tramarekin, eguna borobilduta

Erabiltzailearen aurpegia Gaztetxie 2011ko api. 15a, 13:04

Arratsaldetik hasita gauerdira arte, ez zen mugimendu faltarik izan Gaztetxean. 19:00etan Gipuzkoa Zero Zaborreko kideek eskainitako hitzaldia hasi zen gerturatu zirenentzako. 30 lagun inguru bildu ziren hizlariak entzutera.

Duela bi urte Usurbilen praktikan jarri zen zaborren atez ateko bilketaren berri eman ziguten, besteak beste. Sistemak nola funtzionatzen duen eta horri esker ze datu lortu diren ere azaldu zituzten. Merkeeago, ekologikoago eta birziklapen kalitate altuagoa lortzen dira sistema hori erabilita.

Atez atekoan pilatzen den zabor kopurua oso urria da, eta gainera ez du usainik botatzen. Organiko guztiak lurrari itzultzen zaizkio ongarri moduan...

Hala ere, benetako soluzioa ez da birziklapena. Birziklatu egin behar den arren, aurretiko lana egin beharra dago; hau da, berrerabilpena sustatu behar da. Esnea hartzeko beti ontzi bera erabiltzea, xaboiarentzako ere bai... Munduko zenbait tokitan martxan dago hori guztia. Zenbait produktuk izaten dituzten alferrikako pakete egingo ez balira birziklatu beharrik ez lirateke izango.

Pintxo mordo bat jan ondoren, berriz, bertso trama hasi zen Gaztetxean. Jokin Uranga, Beñat Lizaso, Ministro eta Xenpelar izan ziren kantariak. Trama azaltzen Attor izan zen, eta giro aparta sortu zen bertan. 60 lagunetik gora gerturatu ziren giro jatorra aprobetxatzera. Zubipean bizi ziren bi lagun eta dirudunak ziren beste bi antzeztu zituzten bertsolariek. Krisiarekin, ordea, denei zerbait egin beharra suertatu zitzaien.

Badakizue, gehiago kontatuko dugu, baina, horretarako datorren Kontu Leporen zain egon behrko duzue.

Gogoratu gaur 20:00ak inguruan parrillak piztuko ditugula kioskoan eta kostillak erretzeari ekingo diogula. Nahi duenak jan eta erana egiteko aukera izango du. Nahikoa afaldutakoan, San Agustingo arkupetan urtero legez egiten den bezala, paroriatxo bat egingo dugu AzGAko kide batzuk. Beraz, badakizue, azaldu!!!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide