Eskualdeko industriaren trantsizio prozesuak bizkortzeko egitasmo bat jarri du abian Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2025ko uzt. 24a, 08:56

Pertsona bat lanean. (Pixabay)

Industria enpresa txikiak eta ertainak (ETE) trantsizio ekologikora, soziodemografikora eta teknologiko-digitalera egokitzen joateko proiektua da Iraurgi Berritzenek martxan jarri duena.

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak egitasmo estrategiko berri bat abiatu du eskualdeko industria enpresa txikiak eta ertainak hiru trantsizio nagusitara egokitzen laguntzeko. Hain justu, trantsizio ekologikora, soziodemografikora eta teknologiko digitalera egokitzen joateko proiektua da martxan jarri dutena.

Helburua da eskualdeko enpresei eraldaketa prozesuetan laguntzea, horiek lehiakorragoak eta etorkizunerako prestatutakoak izan daitezen. Horretarako, Ikasiz eta Ikasekin izeneko bi dinamika ere jarri dira martxan. Ikasiz dinamika sentsibilizazio eta gaitze saioetara bideratuko da, eta Ikasekin, enpresetan proiektu eraldatzaileak sustatzeko laguntza pertsonalizatua eskaintzera.

Prozesu horrek aukera emango die enpresei diagnostiko pertsonalizatu bat egiteko, ibilbide orri propio bat diseinatzeko eta tresna erabilgarriak ezagutzeko. Modu horretan, ekintzetara bideratutako prozesuak martxan jarri ahal izango dituzte, beren eraldaketa propioa abian jartzeko.

Iraurgi Berritzenen arabera, egokitzapena oinarrizkoa da enpresak lehiakorragoak eta etorkizunerako prestatuak eraikitzeko bidean. Hori horrela, eskualdeko industria enpresak animatu ditu Iraurgi Berritzenek beren eraldaketa bidean urratsak ematen jarraitzera.

Honako lotura honetan eman daiteke formazioetan saioetarako nahiz proiektuetarako izena. Helbide berean aurki daiteke, halaber, ekimenari buruzko xehetasun gehiago. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide