Aste hau ere astelehenarekin hasi eta igandearekin bukatzen da. Baina tartean jai mordoa eta, dirudienez, ez denak denen gustokoak. Zazpik zazpiak jai egindakorik izango da eta denak aste egindakorik ere. Bakotzak izango zituen bere motibo eta halabeharrak.
Astelehena, abenduaren hirua, Xabierreko (san) Frantzisko. Nafarroan Nafarroaren eguna, santua dute zaindari. Iparraldean ez dakit, ezer ere ez seguruena, eta erkidego autonomoan Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskeraz hitzegin omen zuelako izendatu zen santuaren eguna euskararen egun.
Sei urtez egon nintzen ikasle eta interno Xabierren jaiotetxean eta ez euskararen antzik, ez aztarnik, ez kontzientziarik ez nuen hartu, eta ez zidaten eman ere, inguru haietan. Geroztikakoa dut dena. Dena den ez du inon dokumentatua egon behar Xabierrek esukara zekienik eta erabiltzen zuenik, baina guztiz logikoa dirudi hark ama hizkuntza euskara izatea, nahiz eta aztarranik ez zuen utzi.
Zein hizkuntzatan hitzegiten ote zuen Liolako Inaziorekin? Asma. Kontua da bere misiolari lanetan laguntzaile edo morroi portugaldar bat zuela hizkuntza asko zekitzana. Xabierrek, agonian, sukarretan, azken beltzean, hitzen batzuek ahoskatu omen zituen portugaldar poliglotak ulertu ez zizkionak. Geroztiakoa zeuek imajina dezakezue, hizkuntza asko zekitzanak ulertu ez zuen hizkuntzan hitzegin bazuen horrek euskara besterik ez zezakeen izan.
Oraindik ere gure artean dirau hainbeste kalte egin digun gure hizkuntzaren zailtasunaren mitoak. Askorentzat euskara inork ulertzen ez duen hura besterik ez da, beste askori berriz, hobe genukeela iruditzen zaigu munduak errazago ulertuko baligu. Iritsiko da normaltasuna.
Normaltasunaz hitzegiten hasita Españiako Konstituzioaren eguna izan dugu hurrengo jai eguna, hego aldeko Euskal Herri osoan behintzat, baina ezin lotuko ditugu bi ideiak. Jende asko dago gure artean Euskal Herriak bere historian jasan duen kalterik hnadiena eta latzena egungo Españiako Konstituzioa dela uste duena bene benetan. Horregatik jaiari kontra eginez lanera joan ohi da egun horretan azpeitiar mordo bat. Nik ez dut ulertzen.
Ulertzen dut jendea ados ez egotea, guztiz kontra egotea, konstituzio honekin. Ulertzen dut hau ez den beste tresna politikoak ezinbesteko ikustea Euskal Herriarentzat. Euskal Herriak bere nortasun juridikopolitikorik handiena, eta beste inongo erakundetan ez duen aitorpen eta errekonozimendua, konstituzio honetan du, baina esatea ez da komeni nonbait. Jai egun batean lanera joan nahi ez izan eta joateraino.
Areagoa da oraindik ordea, logika hori jarraituz, inmakulada edo sortzez garbiaren egunean, abenduaren zortzian gertatzen dena. Hor ama birjina, birjina izateaz gain hurrengo batean arituko naiz horretaz- sortzez garbia zela sinestearen eguna ospatzen da, alegia beste gizaki guztiok omen dugun sortzezko pekaturik gabea. Ez da hori ezer, nahi duenak sinets dezala, nai duenak egin dezala jai, baina jakin dezala erlijio katolikoan fede dogma espaniarrik baldin bada inmakuladarena dela hori, makulagabearena. Hain da indartsua dogma, Españian diot, non jai egitera behartuak gauden iparraldeko gure herrikideak lanera joan beste erremediorik ez dutenean.
Es zut nik horregatik negar egingo, ez eta parre ere, arriskutsua da. Baina parregura eman... ematen du... ez uka, arren.