Zer izango da Sortu?
- Euskal Herri osoko ezkertiar independentisten bilgune politikoa. Euskal Herri askearen alde lanean eta borrokan diharduten independentista eta sozialisten Herritar Batasun historikoaren adierazpen politiko berria.
- Antolakuntzaren ikuspuntutik Sortu Zutik Euskal Herria ebazpenaren adierazpen politiko zehatza da. Beraz, Euskal Nazio Askapen Mugimenduaen ondarea eta, aldi berean, Zutik EH ekarri zuen eztabaida estrategikoan egindako eguneratzea jasotzen dituen antolakundea da Sortu.
Prozesuaren abiapuntua
- Aurtengo udaberrian abiaturiko prozesua da.
- 300 bat lagunek parte hartu zuten prozesuaren lehen fasean, eskualdeka eratutako lan taldeetan. Kontraste prozesu bat izan zen, ideia nagusien inguruan.
- Jasoriko ekarpen eta emendakin guztiekin osatu dira eratze prozesurako erabiliko diren ponentziak.
Egutegia
- Orain abiatuko da eratze prozesua bere horretan. Herriz herri egingo dira eztabaidak eta bozketak. Herrialdez herrialde, Gipuzkoako 71 herri eta auzoetan burutuko da prozesua, Bizkaiko 110etan, Arabako 49etan eta Nafarroako 63etan. Orotara, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 293 herritan.
- Abenduak 1: Oinarri Ideologikoen inguruko eztabaida.
- Abenduak 15: Ildo Politikoaren ingurukoa.
- Urtarrilaren 26: Antolaketa eredua eta funtzionamendua
- Otsailak 9: Barne hauteskundeak
- Otsailak 23: Sorturen Kongresua. Sortu martxan izango da %100.
- Kongresuaren ondorenerako utzi da Komunikazioari dagokion atalaren eztabaida, bertan parte hartu nahi duten militante guztien artean egiteko.
- Sorturen eratze prozesua NAZIONALA izango da. Ipar Euskal Herrian ere orain abiatu dute militantziaren arteko ponentzien banaketa, eta amaiera ere Kongresu berean bat eginez egingo dute, nahiz tarteko eztabaiden datak desberdinak izan Ipar eta Hego EHn.
Batzarren metodologia
- Parte-hartzailea izango da.
- Oinarri ideologikoak eta antolakuntza eredua biltzen dituen dokumentua jada banatzen ari gara. Ildo politikoa eta Komunikazioa biltzen dituena, datozen asteotan iritsiko da herri guztietara. Herrietan lan-taldeak sortu dira eta sortzen dihardute batzarretan parte-hartzea sustatzeko eta baita Sorturen barne antolaketan ere parte hartzeko.
- Herri batzarren metodologia ere talde txikien bidezko eztabaidan oinarrituko da, gero guztien arteko eztabaida eta bozketa orokorra egiteko.
Gonbidapena
- Bere burua ezkertiar eta independentistatzat duenak eta Zutik Euskal Herria ebazpenaren edukiak bere egiten dituen edonork; lehenago ezker abertzaleko kidea izan, ala ez, dute Sortu-ren eratze prozesuan parte hartzeko aukera.
- Gure deialdia beraz, bere burua ezkertiar eta independentistatzat duten lagun horiei, euskal Herrian independentzia eta sozialismoa eraiki nahi duten gizon eta emakume orori, gazte zein helduei, Sortu prozesuan parte hartu dezaten.
- Prozesu herritarra burutu nahi dugu, eta horretarako herritarrekin batera egingo dugu.