Zenbat dakizu sansebastianei buruz?

Erantzun zuzenak

  • Sukaldari jantzia duten zenbat talde ateratzen dira helduen danborradan?
    Bost.
  • Zein urtetan jo zuten lehen aldiz San Sebastian martxa parrokia barruan?
    1997an.
  • Zenbat taldek bete dituzte jada 50 urte danborradan parte hartzen?
    Zortzik.
  • Zein taldek parte hartu zuen, Gure Ametsarekin batera, 1981eko goizeko danborradan lehen aldiz?
    Arauntza.
  • Zenbat karroza egin dituzte batera Goretti eta Leire Iriartek ahizpek (aurtengoa barne)?
    Hiru.
  • Inoiz ez da umeen danborradako karroza egiteko gaia izan:
    Juan Antxieta musikaria.
  • 2011n Eider Joaristik diseinatutako karroza Azpeitiko musikari baten oroimenezkoa izan zen. Norena?
    Julian Barrenetxea.
  • Umeen danborradara gehitu den azken taldea Karmelo Etxegarai Ikastolako Bizkaiko tertzioarena izan da. Noiz irten ziren estreinakoz?
    2006an.
  • Umeen danborradan, zenbat talde ditu herriko ikastetxe bakoitzak?
    Hiru talde Iraurgi Ikastetxeak, bi talde Ikasberri Ikastolak eta hiru talde Karmelo Etxegarai Ikastolak.
  • Iaz hil zen Cecilio Arabaolazarekin batera, nork sortu zuen Azpeitiko danborrada?
    Baltasar Iglesiasek.
  • Zenbat talde ateratzen dira normalean –hurrengo eguna jaieguna denean gehiago ere atera izan dira– urtarrilaren 20ko bandera jaitsierako danborradan?
    6.
  • Urte batean, danborrada Azpeitiko plazan hasi zen, eta gainontzeko ibilbidea gau erdiaren ostean egin zuten parte hartzaileek. Zein urtetan?
    2011n.
  • Nortzuk dira Amamaren danborra dokumentaleko egileak?
    Paola Motok eta Alaitz Olaizolak.
  • Azpeitiko danborradako lehen erregina. Nor?
    Amparo Urdalleta.
  • Zein urtetan hasi ziren umeen danborradako karroza Elegante Egunean ateratzen?
    2012an.
  • 1959an atera ziren lehen aldiz Oñazbideko gastadoreak. Talde hori da Azpeitiko danborradako zaharrena, baina noiz gehitu zitzaien danbor taldea?
    2012an.
  • Nork igo ohi du herriko bandera San Sebastian bezperan?
    Herriko alkateak.
  • Nor ez da izan helduen danborradako talde bateko zuzendari?
    Mikel Larrañaga "Enbortxo".
  • Zer ordutan hasi ohi da bandera jaitsierako danborrada?
    23:15 inguruan.
  • Jose Luis Frantzesena Schubertek konposatutako zenbat kanta jo ohi dira danborradan?
    Hiru.