2025eko sanmartinak bukatu dira Lasaon. Atzo, aurtengo jaien hirugarren eta azken egunean, haurrei zuzendutako ekintzak izan ziren nagusi. Eguerdiko txupinazioaren ondoren, buruhandiek kalejiratxoa egin, eta ondoren bazkaria egin zuten Haizetoki auzo elkartean umeek eta gurasoek; hogei bat lagun elkartu ziren bazkaltzeko.
Arratsaldean, berriz, frontoian jarritako puzgarrietan nahikoa jolas egin zuten txikienek, tartean txokolate beroarekin eta bizkotxoekin indarrak hartuta.
Jaien azken ekitaldian, berriz, elkartea bete-bete eginda zela egin zuten zapatu gauean bertso afaria. Amets Arzallus eta Andoni Egaña aritu dira bertsotan bart Lasaon, afarian elkartutako 80tik gora lagunen gozamenerako.
(Argazkiak: Mailo Oiarzabal eta Lasaoko Festa Batzordea)