EGITARAUA:
Uztailaren 2an: "Egungo egoeraren diagnosia nork bere kultura adierazpidetik, norberak bizitakotik".
10:00 Harrera eta lan-taldeetan banatzea.
10:30-12:00: Lan-taldeetan.
· Zein da dagokigun kultura adierazpidearen egungo egoera?
· Zein baldintzatan sortzen dugu?
· Gure lanak behar beste ezagutzen dira? Zelan ezagutarazten ditugu?
· Gure lanak herritarren eskura daude? Herritarrari berez datorkio euskal kulturari buruzko informazioa?
· Zenbateko presentzia du euskal kulturak eguneroko bizimoduan? Ikusgarriak gara?
· Adierazpide bereko sortzaileok, ezagutzen dugu elkar?
· Badakigu zein den gainontzeko sortzaileen egoera, zein baldintzatan lan egiten duten?
· Zein dira gure lanen hartzaileak?
· Zein da gure harremana hartzaileekiko?
· Zein ekarpen egiten diogu jendarteari?
· Zein harreman dugu kulturgintzan ari diren gainontzeko eragileekiko?
o Herri mugimenduekiko
o Programatzaileekiko pribatuekiko
o Eragile publikoekiko
· Euskaldunok, ezagutzen dugu euskal kultura?
· Euskaldunok kontsumitzen dugu euskal kultura?
12:00-12:30: Atsedena
12:30-14:00 Osoko bilkura. Lan-taldeetan jasotakoak.
14:30: Bazkaria (Sanagustin kulturgunean)
16:00-18:00: Lan-taldeetan
· Euskaldunok jasotzen dugu euskal kulturaren berri edo bila joan behar izaten dugu?
· Euskal kulturaren transmisioa bermatuta dago?
· Euskal kultura eta erdal kultura berdin sustatzen dira Euskal Herrian?
· Zenbat inbertitzen da euskal kulturaren sustapenean eta zenbat erdal kulturak sendotzeko?
· Zerk eraginda bihurtzen da bat sortzaile? Transmisioagatik, heziketa arautu zein ez arautuan jasotzen duenagatik…
· Sorkuntza sustatzen da? Zergatik sustatu beharko litzateke? zelan sustatu daiteke? Zein litzateke euskal sortzaileon egitekoa sustapenean?
· Euskal sorkuntzari dagokionez, badago euskal sorkuntza sustatzeko politikarik?
· Nork sustatzen du? Nortzuek hartzen dute parte sustapen politikak diseinatzeko foroetan?
· Kultura politikak diseinatzerakoan, euskal sortzaileon iritzia aintzat hartzen dute?
· Euskal sortzaileok badugu erabakiak hartzen diren guneetan lekurik?
· Baldintza ekonomiko, politiko zein juridikoak euskararen eta ondorioz euskal kulturaren aurkakoak dira. Baldintza sozialak, ostera, oso aldekoak.
18:00-19:00: Osoko bilkura. Lan-taldeetan jasotakoak
19:30: ASKARAKO zikloaren 2. mahai-ingurua: Zergatik ez da ikusgarria euskal kultura hedabideetan? Baigera I-eko aretoan.
Gidaria: Alberto Barandiaran (idazle eta kazetaria)
Hizlariak: Irati Jimenez (idazle eta kazetaria), Inguma Martinez (ETBko informatiboetako kultura arduraduna) eta Koldo Almandoz (zinemagile, musikari eta kazetaria).
Uztailaren 3an: "Sortzaileaok geure burua antolatu"
10:00-12:00: Lan-taldeetan
· Bihur gaitezke euskal sortzaileok euskal kulturaren presio indar nagusi (lobby)?
· Kultura adierazpide batzuetako sortzaileak zeozelan antolatuta gaude. Ez guztiok, ordea. Adierazpide ezberdinetako euskal sortzaileok zeozelan antolatu beharko genuke?
· Elkarte fundazio kooperatiba… legez antolatzeak zein onura dakarkiguke?
· Gure kultura programatzen ez badute, zergatik ez dugu guk geuk egiten?
12:00-12:30 Atsedena
12:00-14:00: Osoko bilkura. Lan-taldeetan jasotakoak.
OHARRAK
Uztailaren 2an eta 3an Sanagustin kulturgunean.
Ez da matrikularik ordaindu behar.
Sanagustin kulturgunean atonduko dizkiguten bazkarietarako izena eman behar da (info@ahotsenea.net). 15€
Helburua: Euskal sortzaileok elkar ezagutu, euskal sorkuntzaren egungo egoera elkarrekin aztertu eta balizko irtenbideak proposatzea.
Parte hartzaileak
Euskaraz sortzen duen oro, hitza agerian erabili zein ez, bere burua euskal sortzailetzat duten pertsona guztientzat.
Idazleak, musikariak, aktoreak, bertsolariak, gidoilariak, zuzendariak, dantzariak, margolariak, eskulturagileak, irudigileak…
Eman izena: info@ahotsenea.net
Edo deitu: gotzon barandiaran arteaga 656796209
Zabaldu gonbitea ezagutzen dituzuen euskal sortzaile guztiei