Azpeitiko Udalak eta Aspe eta Asegarce enpresek hitzarmena sinatu dute gaur, asteazkena, udaletxean. Han izan dira Aspeko Iñigo Salbidea eta Asegarceko Inaxio Errandonea zein Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta Manuel Unanue zinegotzia. Unanuek esan duenez, "hitzarmena egin dugu saninazioetan edo sansebastianetan-eta partidak antolatzen jarraitzeko". Gainera, "pilotaren alde, orain arteko elkarlanean jarraituko dutela eta ahalik eta partida onena antolatuko dituztela" esan du Unanuek. Inaxio Errandoneak hartu du hitza seginda, eta Azpeitira "oso gustura" etortzen direla, eta "oso pozik" daudela esan du.