Zorrotzailea (txorroxkileroa) ibili da arratsaldean Alde Zaharreko kaleetan, bere txistu doinu berezia barreiatuz, etxeko tresnak zorroztu beharrean den inork kaso noiz egingo. Zorrotzailearen txistua entzun eta euria laster agertzen dela dio esaera zahar batek. Udako giroari iristea kostatu zaionarekin... esaera zaharra ez ote da oraingoan beteko, behintzat!