Orhantza Alegriari eta Xabier Otamendiri babesa eskaini die LABek

Uztarria.eus 2015ko ots. 6a, 08:24

Atzo, osteguna, LABeko delegatuek batzarra egin zuten. Bertan sindikatuko kontuez hitz egiteaz gain, Xabier Otamendi eta Orhantza Alegria azpeitiarrek izan duten epaiketa salatu eta elkartasuna eskaintzeko argazkia atera zuten. LABekoek azaldu dutenez, \"argi dugu epaiketa hauekin bukatu beharra dagoela eta konponbidean pausoak emateko ordua dela. Elkartasuna ez da delitua! Xabi ta Oran libre!\".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide