Baso helduez eta konektibitate ekologikoaz hitz eginez hasi dituzte IV. Ingurumen Jardunaldiak

Nerea Uranga 2023ko aza. 8a, 10:18

Antxon Gomez eta Arturo Elosegi atzo Baigeran eskaini zuten hitzaldian. (Ihintza Elustondo)

Urola Bizirikek antolatutako IV. Ingurumen Jardunaldietako lehen saioan, Arturo Elosegi biologoak eta Ekologian katedradunak eta Antxon Gomez Ingurumen Zientzietan graduatuak eta baso teknikariak parte hartu dute. Jardunaldietako hurrengo jarduera Azkoitiko herriko baratze parkean egingo dute zapatuan, ezkurrak landatuz.

Laugarren Ingurumen Jardunaldietako lehen saioa egin zuen atzo Urola Bizirik taldeak. Baso helduak eta konektibitate ekologikoa: Urola Kosta kasua gai hartuta hitz egin zuten Arturo Elosegi biologoak eta Ekologikoan katedradunak eta Antxon Gomez Ingurumen Zientzietan graduatuak eta baso teknikariak. 19:00etan hasita, Baigera 1eko aretoan izan zen solasaldia.

Atzo ingurumen jardunaldietako hitzaldian bildutako jendea, Baigeran. (Ihintza Elustondo)

Urola Bizirik taldeak Naturak zaintzen gaitu lelopean antolatu ditu aurtengo Ingurumen Jardunaldiak, Azkoitiko eta Azpeitiko udalen laguntzarekin.

Jardunaldietako hurrengo hitzordua datorren zapatuan egingo dute Azkoitiko herriko baratze parkean (Abaraxka aterpetxearen ondoan), 10:00etan hasita. Urola Bizirik taldeak "familia giroan" egin nahi du ezkurren landaketa, eta haurrak ere gonbidatu dituzte parte hartzera. Urriaren bukaeran taldeak Martirieta aldean bildu zituen ezkurrak izango dira zapatuan landatuko dituztenak.

Azaroaren 15erako beste hitzaldi bat prestatu dute jardunaldien barruan. Azkoitiko Elkargunean izango da, 19:00etan. Saio horretan, Landare exotiko inbaditzaileak izenburuko hitzaldia eskainiko du Aitziber Sarobe Biologian doktoreak eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak.

Azaroaren 18ko mendi irteerarekin bukatuko dituzte IV. Ingurumen Jardunaldiak. Baso heldu misto baten bisita gidatua Pagoeta inguruan izeneko bisita gidatua egingo dute, atzo Azpeitian hizlari izan ziren Arturo Elosegik eta Antxon Gomezek gidatuta. 09:00etan hasiko dute bisita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide