Bertan behera utzi dute bihar egitekoak ziren Klima Azoka

Ihintza Elustondo urr 22 ingurumena

Asteklimaren barruan, ingurumenaren zaintzaren garrantzia azpimarratzeko zazpi karpa jartzekoak ziren bihar Azpeitiko plazan. Dena den, biharko euria dago iragarrita, eta bertan behera gelditu da azoka. 

Asteklimaren barruan, Klima Azoka egingo dute ostiralean plazan

Nerea Uranga urr 21 ingurumena

Asteklima, Euskadiko Klima eta Energiaren Astea egiten ari dira joan den ostiraletik Azpeitian. Aste horri lotuta, Klima Azoka egingo dute ostiralean plazan, 10:00etatik 18:00etara. Larunbatean, berriz, Ekoetxean Ibar basoa: ibaiaren babesa eta basabizitzaren gotorlekua erakusketan ibilbide gidatua egiteko aukera izango da. Bisita gidatuan parte hartzeko aurretik izena eman behar da.