Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak 2024

EH Bildu-Orain Errepublikak koalizioak irabazi ditu Azpeitian Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak

Nerea Uranga 2024ko eka. 10a, 09:08

Atzo Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak. (Mailo Oiarzabal)

Abstentzioak nabarmen egin du gora Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan, eta bai EH Bilduk eta bai EAJk botoak galdu dituzte. PSE-EEk, aldiz, orain bost urteko bozetan baino 212 boto gehiago jaso ditu.

Atzo, igandea, Europako Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak egin ziren, eta 2019an bezalaxe, EH Bildu-Orain Errepublikak izan zen boto gehien jaso zituena, 2.511 boz (%48). Bigarren indarra, berriz, EAJ-Ceus izan zen 1.780 boto eskuratuta (%34,03). Hirugarren indar bozkatuena PSE-EE izan zen 541 botorekin (%10,34); PPk 136 boz jaso zituen (% 1,08); Podemosek 61„ Sumarrek 45; Voxek 41; Se acabo la fiestak 26; Pacmak 13; Extremeñosek 2; eta boto bana Cree en Europak, Cs-ek, Existek, JUEXek eta Piratas/Rebeldesek.

Abstentzioa ia bikoiztu

Abstentzioa hazi egin zen, bikoiztetik oso gertu ibiliz: %54,12koa izan zen atzokoan, eta 2019an %29,19koa. Orain dela bost urte baino herritar gehiago izan ziren atzokoan botoa ematera deitutakoak: 2019an 11.236 herritarrek zuten botoa emateko aukera, eta atzokoan 11.434 herritarrek. Orain dela bost urte, ordea, Europako Legebiltzarrerako bozak eta udal eta foru hauteskundeak egun berean egin ziren.

Abstentzioa nola,  bi alderdi bozkatuenek botoak galdu egin zituzten Azpeitian atzo. egindako bozetan, 2019ko hauteskundeetatik alderatuta: EAJk galdu zituen botoen gehien 1.334 boz. EH Bilduk, berriz, 1.221 boto gutxiago jaso zituen. PSE-EEk, aldiz, orain bost urteko bozetan baino boto gehiago jaso zituen atzo, 212 gehiago.

Datozen bost urteotan 720 euro diputatu izango dira Europako Parlamentua osatuko dutenak; aurreko legegintzaldian baino hamabost gehiago. Hala, Euskal Herriko herritarrek Espainiako Estatuko 61 eurodiputatuen eta Frantziako Estatuko 81 diputatuen artean izango dituzte ordezkariak.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide