Sansebastianetako egitarauaren barruan, sokamuturra izango da San Sebastian egunean (urtarrilak 20), astelehenean eta urtarrilaren 26 igandeko arratsaldean. Hori kontuan hartuta, Lurraldebusen autobusek ez dute geldialdirik egingo 16:30etik 18:30ak artean anbulatorio aurreko bi geltokietan, Julian Elorzakoan eta Burdinbidearen Euskal Museoaren aurrekoan. Ordu tarte horretan, Sanjuandegiko geltokietan eta Enparan Gainekoetan geldituko dira autobusak.
Hilaren 20an, Donostian
Azkoititik Donostirako Lurraldebusen UK01 autobus zerbitzuaren Donostiako geltokiek ere aldaketak izango dituzte urtarrilaren 20an, astelehenean, goizetik eguerdira bitartean. Izan ere, autobusak Autobus Geltokian bakarrik geldituko dira.