Errota altue ta mendiye
Errota altuek:
Kaixo lagune etorriye nauk
hirekin hitz egitea
nere burue aurkeztu eta
kontu batzuk esatea
etorkizune ikusten diat
hamen hirekin batea
gauze haundiyek eingo ditxiau
biyok hemendik aurrea.
Haize-errota, eolikue
deitze zibek aspalditik
inguru hontan berriye baño
ikuste nauk urrutitik
mesede asko eiñez nabillek
batetik eta bestetik
energi asko erregalatzen
muxutrukien zerutik.
Altu xamarra izenagatik
ez hadi kezkau lagune
berdie nauk ni, inder garbiye
sortzeatik ezagune
kalteik batere eztiat eiten
hortan nauk oso txukune
hire gañien jarri ta listo
hamen dek etorkizune.
Batzuk esateituben kontuei
eziyok egin kasurik
petroliyo, ke, zentral nuklear
eztek alternatibarik
alperrik galtzen ai dana jaso
eztiat nahi nik besterik
industriye ta inder-gosie
errex asetukoiat nik.
Sentitzeiat eiñ ohi ditxiaben
astakeri hoyeatik
baño ni ezpaldimanauk jartzen
etziok aurreapenik
industri dana geldiu eta
argiye pagau eziñik
ballara honen ongizatie
kolokan ziok gaurdanik.
Bizkerraldien ingotxiabe
arrasto txiki batzuek
gero gaiñ hori ondo berdindu
han jarriko natxiabek
milloika urte aspertute hor
laguntzeko prest gatxaudek
hi ta heurien gaiñ guzti hoyek
orrazteko ordue dek.
Mendiyek erantzun:
Hitz eder askuk ahun hartute
hasi haiz aldamenien
hik ein ditukan ertera asko
ezagutzetxiatenien
errespetue izetezue
dana daukezuenien
harrue laiste ezagutzeiat
umillez jazteanien.
Nik bazakiat hire izena
ezagutzeiat lentxotik
hi beste mendi hayen gañien
ez habillek aspalditik
hire urtiek eztituk ezer
segundo erdi bat baizik
ta hemen uztekan arrastuek
ondorena luzie dik.
Inguru hauen berde izena
eztik iñok ukatuko
hik izen hori hartu dek baño
neri eztiek sartuko
gora altue izenagatik
milagroik eztek bajauko
etorkizune esatek baño
eztek onik ekarriko.
Nere bizkerrak ondo markaute
hi honeaño jasotzen
pista zabalak, lurre ta ure,
bizidun danak kaltetzen
mileurtekuen egiñ eztana
segundo batzutan lertzen
hi hamen jarri nahi hauen hori
ez al da beñe asetzen?
Ingurune hau haiñ emankorra
txikiye eta gozue,
arbol adarrak dantzan haizikin
mugituz bere ostrue
beyek belarra jaten larrien
insektuen arrastue
ekaitz txarrena allau dek eta
moteldu zitek pultsue.
Nauken kargie haundiye huan
ta oiñ hi ekarri haube
lur zar honetan daukeun martxie
geldiure egin gabe
nik ezingoiat ezer eskeñi
zuek kentzemaizuebe
urek ta lurrek galtzeienien
hirekin ze ingoiabe?