Piaspe proiektu eolikoa

Hegaztien behaketa ilbilaldia Sañoan, SEO Birdlifekin

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2023ko mar. 28a, 12:37

Joan den larunbateko irteeraren une bat. (Sañu Bizirik)

Pasa den larunbatean hegaztiak behatzeko ibilaldia egin genuen SEO Birdlife-ko lagunekin Sañoa-Txillarramendiko gainetatik. Txapel baserrian elkartu, eta inguru guzti hori mehatxupean duen eta –ez ahaztu!– baimenak tramitatzen ari den zentral eoliko proiektuaren nondik norakoak azaldu ondoren, udaberriko eguraldi bikaina lagun, aukera izan genuen Etumeta aldetik Sañoa-Arroitaraino ibilaldi eder bezain interesgarria egiteko. 25 bat laguneko taldean, inguruko paisaiari, landarediari, lurzoruari eta, nola ez, hegaztiei buruzko azalpenak partekatu genituen.

Pasa den larunbatean hegaztien behaketa ibilaldia egin genuen SEO Birdlife-ko lagunekin Sañu-Txillarramendiko gainetatik. Txapel baserrian elkartu, eta inguru guzti hori mehatxupean duen eta -ez ahaztu!- baimenak tramitatzen ari den zentral eoliko proiektuaren nondik norakoak azaldu ondoren, udaberriko eguraldi bikaina lagun, aukera izan genuen Etumeta aldetik Sañu-Arroitaraino ibilaldi eder bezain interesgarria egiteko. 25 bat laguneko taldean, inguruko paisaiari, landarediari, lurzoruari eta, nola ez, hegaztiei buruzko azalpenak partekatu genituen.

SEO Birdlifeko Jose Manuelen hitzetan: "... Sañu mendiaren lepora iristean, paisaia zoragarria da, inguruko mendi guztien panoramikarekin. [...] Afrikatik etorri berri berri den sai zuri (Neophron percnopterus) bikote bat ikusteko aukera izan dugu, haize errotetako bat eraikitzeko proiektua dagoen tokian bertan".

Hantxe bertan, eta ibilaldi guztian zehar behatu ziren hegazti espezieen artean daude:

  • Sai arrea (Gyps fulvus).
  • Arrano txikia (Hieraetus pennatus).
  • Miru gorria (Milvus milvus).
  • Miru beltza (Milvus migrans).
  • Zapelatz arrunta (Buteo buteo).
  • Okil berdea (Picus sharpei).
  • Belatz gorria (Falco tinnunculus).
  • Belamika (Corvus corone).
  • Erroia (Corvus corax).
  • Amilotx urdina (Cyanistes caeruleus).
  • Erregetxo bekainzuria (Regulus ignicapillus).
  • Garrapoa (Sitta europaea).
  • Gerri-txori arrunta (Certhia brachydactyla).
  • Zozoa (Turdus merula).
  • Durdula (Turdus pilaris).
  • Txantxangorria (Erithacus rubecula).
  • Landa-txirta (Anthus campestris).
  • Txonta arrunta (Fringilla coelebs).

Denetik, beraz: betiko bertako hegaztiak, migrazioan dabiltzanak, babes berezia daukatenak, desagertze arriskuan daudenak...

Aurrerantzean ere egingo ditugu halako irteerak, izan ere, naturaren eta biodibertsitatearen babesik eraginkorrena geure ingurua ezagutzetik eta baloratzetik hasten da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide