Neu ere animatu naiz uztarria ...

\N 2012ko ots. 7a, 11:11

Neu ere animatu naiz uztarria.com berritu honetan lehendabiziko ekarpena egitera eta hastearekin batera hona sortu zaidan zalantza: batuan ala euskalkian idatzi? Hortxe dago koxka. Manuel Arregik piztu zuen atzo eztabaida sustatu.com -en eta Azpeitia ere izan zuen aipagai. Ni neu –Estitxuk, Nekanek eta Garbiñek egin duten bezala-, euskalkia ahalik eta gehien erabiltzearen aldekoa naiz, horixe delako gure hizkuntzaren bereizgarri nabarmen eta aberatsenetako bat, nire ustez. Ideia hori buruan hartu eta hasi naiz idazten, baina batuan hasi naiz. Ez dakit oso ondo zergatik, baina iruditzen zait “azpeitiar jasoan” idazten oso ondo ez dakidanez, hitz bakoitza nola idatzi asmatu ezinda bueltaka ibiliko nintzatekeela (“ye” bukatzen diren hitzekin batez ere!). “Eskualdeko jasoa” erabiltzea hobesten dute beste batzuk. Baina gauza nabaria da gaur egungo teknologia berrietan euskalkiak indartsu sartu direla, eta horregatik apur bat arraroa ere egin zait neuri batuan idaztea. Baina ze demontre, pixkanaka joango gara tokia hartzen komunitate honetan! Ematen duenez, orain ere euskararen bueltan eztabaida piztuta dago… Azpeitiarrez nola idatzi praktikatzeko nahi baduzue webgune honetan bertan dituzue ereduak. Uztarria herri aldizkariak 1.999tik 2004ra argitaratu zituen elkarrizketak azpeitiar eran, Hi Heu eta ZuZeu ataletan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide