Elkar ezagutzeko beharrak bat eginda

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2012ko eka. 30a, 12:49

Elkarrekin bat egitea bezalakorik ez dago beharreiaurreerrazagoegiteko. Euskara ikasteko eta\ elkarren esperientziak eta egoerak elkartrukatzeko beharrek bildu dituzte asteazkenero, hainbat jatorritako hamar-hamaika emakume Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Hala, Emakumeen Kulturarteko Gelan bildu dira emakume azpeitiarra, kolonbiarra, peruarra, marokoarra, paraguaiarra edota boliviarra.\ \ Kulturarteko gelaren kimua iazko abenduan Emakumeen Txokoan egindako hitzaldi baten harira sortu zen. Kanpoan egindako ikasketak homologatzearen inguruko informazioa emateko antolatu zuten solasaldia, eta emakume dezente joan zen hitzaldira. Hala dio Emakumeen Txokoko teknikari Izaskun Egigurenek: \"Hitzaldiaren gaiaz gainera, bertara joandako emakumeen beharrez hitz egiten egon ginen orduan, eta integraziorako euskararen beharra zutela azaldu zuten. Hala ere, ikasteko ordutegi aldetik-eta zailtasunak zituztela ere azaldu zuten\".\ \ Ikasketen homologazioari buruzko abenduko hitzaldi hura eta gero, beste zenbait bilera egin zituzten, eta bilguneari forma ematea erabaki zuten. \"Euskara ikasteko aukera emateaz gainera, euren artean harremanak izateko eta elkarren berri jakiteko espazio bat sortu genuen: Emakumeen Kulturarteko Gela\".\ \ Boluntario bat ere topatu zuten euskarazko eskolak emateko, eta hala otsailetik martxan izan da jatorri desberdineko emakumeak bildu dituen Kulturarteko Gela.\ \ Espazio horretan euskaraz ikastearekin batera, hitz egin dute, esperientziak elkatrukatu dituzte eta elkarren berri izan dute. \"Parte hartu duten gehienak zaintza lanetan-eta dabiltzanak dira eta denbora libre gutxi dutenak, horregatik hitz egiteko espazio baten beharra dute\", azaldu du Egigurenek. Kanpotik Azpeitira etorritako emakumeekin, bertako bat ere bildu da, \"pixka bat kultura desberdinetakoen bilkura izan da\".\ \ Esperientzia positiboa\ \ Hilabete hauetan izandako esperientzia \"positiboa\" izan dela dio Egigurenek, eta horretan bat dator Azpeitiko Parekidetasuneko teknikaria den Edurne Aranbarri ere: \"Hainbat jatorritako emakumeon arteko harremanak landu, eta herria osatzen dugun emakume guztion jabetze prozesuari dagokionez, aukera berri bat zabaltzea suposatu du proiektu honek\". Jatorri desberdineko emakumeen ikuskera ezagutzeko\ aukera eskaini duelakoan daude: \"Emakumeak lotzen gaituzten bizipen eta errealitate komunen jabe izan, eta emakumeoi kezka eragiten diguten arazoen inguruko hausnarketa bultzatzeko aukera eman digun espazioa izan da\".\ \ Ekimena osatzeko asmoa\ \ Aurten martxan jarritako esperientziak emandako fruituekin gustura daude, baina datorren ikasturterako ekimena \"findu\" nahi dute: \"Emakumeen Kulturarteko Gelak zein ibilbide izango duen antolatuz edota horrez gain, beste deialdi bat zabal bat eginez, agian jende gehiago egongo litzatekeelako prest bertan parte hartzeko\".\ \ Dagoeneko, Emakumearen Txokoko datorren ikasturterako proposamenak prestatzen ari dira Emakumeen Txokoko eta Azpeitiko Parekidetasuneko arduradunak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide