Izeba-osaba, tia-tio...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko urr. 16a, 09:50

Izeba-osaba, tia-tio... \ \ Udera hontan titulu berri baten jabe ein naiz. Hemendik aurrea "izeba Garbiñe" ere banaiz. \ \ Eta ingurura beituta gertuko belaunaldiyetan ikuste detenaatik, bildur naiz titulu horren jabe dan gutxitako bat ez ote naizen. \ \ Gaur eguneko umiek "tia" ta "tio" dauzkebe, baño ez "izeba-osabak". Emateunez jendiek nayo du "tia Amaia", "tio Aitor", "tia Miren" edo "tio Xabier" izetie. \ \ Baño geure burue hain euskalduntzat eta hain jatortzat daukeunon artien, zer dala ta erderazko "tio/tia" hitzek ibiltzeko hainbesteko joerie? "Izeba-osaba" hitzek erabiltzie pedante xamarra ite al zaigu? Jatorkeye, akaso? \ \ Eta beste gauzie: gaur egun gaztetxuek dien iloba hoyek bean izeba edo osabai hitzeite diyobenien, geyenak izen hutsez hotseite ote diyoben iruipena dauket. Alegiye, "izeba Amaia" edo "tia Amaia" hotsein beharrien "Amaia" hutsien eite debela. \ \ Eta hori ere, zergatik? Izenan aurretik titulue jartziek zahartu ite gaitulako? Izen hutsez hotseite baldin badigu ilobangandik gertuo sentitze gealako? Izeba-osaba guayek izen nahi deulako? \ \ Ze iruitzen? Nere iruipenakin zuzen nabilela iruitzen ala zuen inguruen ez da hola gertatzen?

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide