Holandar ikasleak Urola Ikastolan

Uztarria.eus 2013ko api. 15a, 12:36

Urtero bezala, egunotan Azpeitian dira Langraaf-eko Charlemagne Collegeko holandar ikasleak, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHI-ko ikasleekin egin duten elkartrukea dela-eta. Hemengo ikasleen familietan bizi izan dira eta, proiektu-lana egiteaz gain, ondo pasatzeko eta Euskal Herriko hainbat toki, kultura, ohiturak eta lagunak ezagutzeko aukera izan dute. Urola Ikastolako ikasleak datorren asteazkenean, apirilak 17, abiatuko dira Herbeheretara. "Ea ba datorren ikasturtean berriro ere errepikatzen dugun esperientzia", esan dute Urola Ikastolako arduradunek. Argazkian, Azpeitiko eta Holandako ikasleak Urola Ikastolaren atarian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide