Lankidetza hitzarmena sinatu dute bailarako bost ikastetxek eta Iraurgi Berritzenek

Uztarria.eus 2013ko aza. 13a, 12:14

Hezkuntza munduari "erronka berri eta garrantzitsuak" agertzen zaizkio, eta horiei erantzuteko ezinbestekoa da, alde batetik, ikasleak konpetentzia berriak garatzea eta hezitzaileak horretarako prestatzea, bestetik.

Horren inguruan, elkarrekin hainbat hausnarketa espazio elkarbanatu ondoren, Elkarrekin Eraikitzen proiektua garatzea ahalbideratuko duen lankidetza hitzarmena adostu dute Azkoitiko Ikastola Xabier Munibek, Iraurgi Ikastetxeak, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik, Urola Ikastola Azkoitia/Azpeitia BHIk, Floreaga Salestar Ikastexeak eta Iraurgi Berritzenek.

Proiektuaren helburua, ikastetxe horietako hainbat irakaslerekin, Irakaskuntza Metodologia Berrien baitan prestakuntza prozesu bat martxan jartzea da.

Prozesua, Mondragon Team Academy-ko Snatu Koop. enpresako adituen eta Iraurgi Berritzeneko teknikarien artean dinamizatu eta koordinatuko da, eta ingurumenean oinarritutako teoria ezagutu eta bideratuko da. Europar Batasunak inposatzen dituen zortzi konpetentziak garatzea du xede.

Horrez gain, ikastetxe bakoitzak, ikasturte jakin bateko ikasleekin Urola Erdiko azterketa sozioekonomikoa ardatz hartuta proiektu konkretu bat garatuko du. Proiektu konkretu horrek, ikasleei bailarako testuinguru sozioekonomikoaren berri emateaz gain, metodologia berritzaileen bitartez lan egiteko aukera emango die. Aldiz, irakasleei, prestakuntza prozesuan jasotako ikasgaiak esperimentazio bidez barneratzeko aukera eskainiko die.

Hainbat hezkuntza analisitan hain emaitza onak eman dituzten ikasketa ereduekin egingo da lan. Team Academy eta Service Design bezalako metodologiekin egingo da lan prozesuan zehar.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide