Keinu bat

Erabiltzailearen aurpegia Julene Frantzesena 2014ko aza. 21a, 14:46

Atzo hil zen Albako dukesa. Atzo jakin nuen 'Guinnes' errekor liburuaren arabera bera zela titulu aristokratiko gehien zituen emakumea. Atzo jakin nuen hil ez bazen eta Ingalaterrako erreginarekin gurutzatuko balitz, Isabel II.ak egin beharko ziola erreberentzia Maria del Rosario Cayetana Fitz-James Stuart y Silvari. Eta, nola ez, esan zidaten whatsappez, Azpeitiko taberna bateko barra ertzean, ohiko pintxo eskaintzaz gain, txanpinoizko aurpegia zuen Albako dukesaren gutizia proba zitekeela. \ \ Ez nintzen harritu. Nola harrituko nintzen bada, 2012an Perla bainuetxearen atarian San Inazio martxa kantatu eta gero. Azpeitiarrei keinu egin zien orduan Albako dukesak, ez? Ba, pintxoa bueltan! \ \ Orduko gisan, atzo ere barre egin nuen. Baina gaur jakin dut Sevillan luto eguna dutela gaurkoa, eta gaur esan didate pintxo hura ez ote den Azpeitiko taberna bateko sukaldariaren sorkuntza izan. Lehenengoak higuindu egin nau, horrelako pertsonaia bat hil (Espainiako aberetsanetakoa) eta luto egun izendatu dutelako gaurkoa Andaluziako hiribuan. Pintxoa Azpeitikoa ez ote den entzunda poza sentitu dut, hondo-hondoan barregurea sortarazteaz gain, 47 tituludun emakume hari keinu txiki bat egitea zelako pintxo hori tabernako barran edukitzea. \ \ Dena den, uste dut argazkia eta, horrenbestez, eztabaida Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Nafarroako eta Iparraldeko hainbat txokotara zabaldu dela. Espainiara ez, euskaraz idatzitakoa delako kartel argigarria. Baina, Euskal Herriko txoko askotan diote bertako taberna ertz batean zegoela pintxoa, eta ez dakit nork ikusi zuela han. Eta, egin ahalak egiten ari gara Azpeitiko tabernaren bateko barraren tankera hartzeko argazkikoari, eta esateko, baietz, gure herrian egin dutela pintxoa.\ \ Baina, debatea zabalik denez, eta itxura denez, pintxoak Azpeitian egindakoa izan behar duenez, segi dezagun apustuan. Herriko tabernaren bateko barraren tankera hartzen al diozue argazkikoari?

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide