Joseba Segurola, espetxekide duen Ibon Fernandez Iradi preso gaixoaren egoeraz

Erabiltzailearen aurpegia Deserriko hitzak 2015ko uzt. 6a, 16:04

Espetxien inguruen asko hitzein eta idatzi dan arren, gaurkuen gaixotasun larri baten inguruen idatzi nahiko nuke. Norberak bere larruan bizi ez duen gaixotasun baten inguruen idaztie lan nekeza izen laiken arren, esan esklerosiye bezelako gaixotasun patologiko baten inguruen idaztie, konplikaue baino zerbait geyo izetea iritsi daitekela. Ondoriyoz, gayek sortze didan errespetotik idazteizuet.\ \ Esklerosiye gaixotasun patologikuen multzuen sartzie daon mouen, espetxie re multzo berdinien sartuko bagenu ez genuke hanka sartze haundik ingo. Zuetako batzuk ya jakingo dezuen bezela, hemen nerekin dagoen kide batek esklerosi anizkoitze dauke. Ibon Fernandez Iradik gaixotasune ze egoeratan bizi duen azaldu beharko banu azaldu beharreko lehenengo egoerie hoixe litzateke, alegiye, gaixotasune espetxien bizi eta sufritzen duela. Espetxien, hortzetako min arrunt bat tratatzie estresantie bilakatzie dagoen mouen (hobe mine sentiu aurretik hitzordue eskatzie... mine sentitzen hasten zeanien eskatzen badezu hitzordue lortzeako mina zena zeoze larriago izatea pasatzie baitao!!!), esklerosi krisialdiye mile bider biderkautako estres bilakatzie dao.\ \ Krisialdi betien nola ikusten deten adierazteko, krisialdi gabeko garayekin konparaketa moduko zerbait egitie beharrezkue iruitze zait. Tamalez, ariketa hori egiteko denboran atzera egin beharrien aurkitze naiz, azkenaldiyen gaixotasunek arnasa lasai hartzeko tarte haundik ez baidiyo eman. Krisialdik bortitzenien ere, sarri, gaixotasunek urpera eraman nahi duen irudipena izan arren, igeri egiteko ateratzen duen indarra (indar psikikue! fisikue mugauta baidauke!) eredugarria dela iruditzen zait. Ziegako atie irikitzen, Ibon ze egoeratan topauko degun ez jakitiek eragiten digun bildurre ere, azken aldi hontan \"bidelagun\" dugu. Egunen baten lurrien botata, gorputz erdiye paralizauta, hitzein ezinik edo itsu topau genezakela pentsatziek, bildurre eta amorrue sentiarazten dizkit. Begibistakue, preso modura halako gaixotasun bat izatie gogorra egiten zaiola. Gogorra, holako gaixotasun bati aurre egitie kanpuen ere gogorra izan behar duelako, beraz, lau paretan artien giltzaperauta zer esanik ez. Gogorra, holako gaixotasun bati aurre egiteko, espetxiek inposatzen dizkion murrizketak, kriminalak egiten zaizkiolako. Krisialdik bortitzenien, bere begiradek hitz egingo balute, horrelako zerbait esango lukete, \"sekulako jipoia jaso izango banu bezala sentitzen naiz, gorputzeko atal batzuk ez ditut kasik sentitzen, besteek jasangaitza den oinazea sortzen didate, nekatuta, zeharo nekatuta, kolpatuta... izorratuta sentitzen naiz\". Holakotan normalena, norbere buruen preso amaitzie izango litzateken arren, ez dugu hori Ibonen kasue. Kontrakue, holako egoera bati ere, gaixotasunei modu positibuen begiratzeko indarra ateratzen du. Momenturik gogorrenetan ere... min fisikue jasanezine egiten zaionien ere... zalantzek gain hartzen diotenean ere... esklerosiyei lepa hezurre hautsiko liyoken garayen ere... gaixotasunen eta kidien aurrien erakusteun jarrerie eredugarriye da. Igual hoixe azpimarratuko nuke, gaixotasunen aurrien erakusten duen jarrerie, biziyen aurrien erakusten duen jarrerien isla dela.\ \ Epaitegitik azkena iritsi zitzaion epayek ere, politikotik gehiago izan zuen juridikotik baino. Azken finien, ez askatzea erabaki zuten eta epailiek egin zutena erabaki hori jaztie izan zen.\ \ Bukatzeko esan, igual askatasune ez duela nahikue izengo gaixotasune gainditzeko, baino bere egoeriek txarrea egiteko argi dagoela espetxien baldintza guztiyek ematen direla. \ \ Besarkada bat denoi!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide