Pobreziaren aurka eta justizia soziala aldarrikatuz kontzentrazioa deitu du Elkar-ekinek larunbaterako

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko urt. 21a, 14:51

Atzo Donostian izandako gertaerak bizi garen gizartearen neurria erakusten digu. Jaiegun handi baten erdian, etxerik gabeko pertsona bat (hasiera batean bi esan zuten, baina azken informazioen arabera bigarrena ez da etxegabea) hil da kutxazain automatiko batean gaua pasatzen ari zela.\ \ Aste honetan bertan ezagutu dugu Oxfam erakundeak ateratako informea. Haren arabera, munduko 68 pertsona aberatsenak munduko aberastasunaren erdiaren jabe dira. Munduan dauden ezberdintasun sozialak ondo erakusten dituen datua da, zalantzarik gabe.\ \ Gutxi batzuen neurrira egindako sistema ekonomikoa da kapitalismoa, aberastasuna gutxi batzuen eskuetan pilatzen duena, gehiengoaren kaltetan. Gosea, miseria eta pobrezia sistema ekonomiko honen ondorioak dira, eta milloika dira egoera gaur gaurkoz egoera honetan diren pertsonak.\ \ Euskal Herrian bertan errealitate gogorra da pobreziarena, eta bere ondorioak oso larriak dira, atzoko heriotzak erakusten digun bezala. Gertaera horien aurreko isiltasuna ere aipagarria iruditzen zaigu, nekez ikusi dugulako adierazpen instituzionalik edo antzekorik. Gizarte klasista baten erakusgarria da heriotza horien ondoko isiltasuna, azkenean, heriotza guztiak ez direla berdinak esatera baitatorkigu isiltasun hori. Eta heriotza guztiak ez badira berdinak, pertsona guztiak ez garelako berdinak izango da, guk ulertzen dugunez.\ \ Honela bada, Elkar-ekinetik beharrezkoa ikusi dugu heriotza horren aurrean zerbait esatea, egitea. Gizarte justu bat lortzeko bidean beharrezkoa ikusten dugu antzeko egoeran dauden pertsonekiko elkartasuna antolatzea, baina elkartasuna ez dugu ulertzen gizartea bera aldatzeko logika baten barruan ez bada. Justizia sozialaren aldeko lana beharrezkoa dela uste dugu, eta herritarrok paper garrantzitsua dugu lan horretan, gure ustez.\ \ Besterik gabe, larunbat honetan, 12:00etan, anbulatorio aurrean izango den kontzentrazioan parte hartzeko gonbidapena zabaldu nahi dugu herritarren artean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide