Marea Urdina elkartea sortu da

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urt. 25a, 10:42

Autismoa duten pertsonen alde, lau lagunek sortutako sentsibilizazio ekimen bat zen arren, Marea Urdinak iazko urtean zehar hartu zuen dimentsioa eta izan zituen ondorioak gure amets onenetan ere ez genituen espero.\ \ Gizarteak, oro har, eman zigun babesak garbi utzi zigun gure bailara sensibilizatuta zegoela behar bereziak dituzten herritarren aurrean eta beste pauso bat emateko momentua iritsi zela Marea Urdinarentzat.\ \ Sentsibilizaziotik ekintzetara\ \ Marea Urdinean hasieratik garbi utzi genuen gure egitasmotik lortutako diru soberakinak herriri (bailarari) itzuliko genizkiela; herritik sortua eta herriarentzat izan behar zuela. Hori egin ahal izateko, egitura egonkorra sortuko genuela agindu genuen pasa den uztailean.\ \ Hori egin ahal izateko Marea Urdina eraberritu behar genuen, eta horretan jardun gara orain arte.\ Batetik, Marea Urdinaren helburuak berriz definitu ditugu eta elkarte izaera eman diogu ekimenari. Bestetik, Marea Urdina osatuko duten kide berriak lortzen jardun dugu.\ \ Elkartearen helburua: inklusioa\ \ Helburua bakarra da: inklusioa. Ez bakarrik eskolan, baita kirolean, kulturan eta aisialdian ere. Gure bailaran aniztasun funtzionala duten pertsonak herrian sortzen diren ekintza eta dinamika ezberdinetan beraien lekua izan dezaten egingo dugu lan, eta horretarako, herriko eragile desberdinei (udal, kirol elkarte, musika eskola, edozein ekimen…) inklusioaren \"betaurrekoak” jartzen saiatuko gara.\ \ Iaz, “zertan lagundu dezaket?” galdera eginez Marea Urdinera gerturatu zirenei “zer dakizu egiten?” galderarekin erantzuten genion. Aurrerantzean, gugana gerturatzen den orori “eta zuk/ek zer egin dezakezue inklusioaren alde?” galdetuko diegu.\ \ Herrian sortzen den edozein egitasmoetan, ekintzetan, kirol saioetan, ikastaroetan edota jardunaldietan inklusioa landu dezatela nahiko genuke, eta hor jarriko ditugu gure indarrak. \ \ Bestalde, badakigu aniztasun funtzionala duten pertsonen beharren arabera ezingo dugula edozein aktibitate edo ekintzetan parte hartu, baina kasu horietan Marea Urdina elkartea egokitutako jarduerak antolatzen saiatuko da.\ \ Azkenik, eta ez garrantzi gutxiago duelako, sentsibilizazio eta kontzientziazio ekimenak bultzatuko ditugu gure bailaran. Iaz egin genuen Marea Urdina ekimenean ikasi genuen sentsibilizazioa dela gizarte inklusibo bat eraikitzeko zimentua edo oinarria.\ \ Izaera juridikoa: elkartea\ \ Hori guztia aurrera eramateko egitura egonkor eta juridiko baten beharra izan dugu. Horregaitik, Marea Urdinak dituen baliabide ekonomikoak egoki kudeatzeko eta elkartea gardena izan dadin, elkarte izaera hartu dugu. \ \ Gardentasunez jokatu dugu iraganean, eta horrela jarraitzea da gure helburua. Iazko Marea Urdina ekarpen ekonomiko pribatuei esker gauzatu ahal izan genuen, eta beharrezkoa zein zilegia iruditzen zaigu ekarpena horiek nola erabili ditugun bailarari azaltzea. Beraz, itxita daukagun Marea Urdinaren balantzea laster egingo dugu publiko. \ \ Elkarteko partaideak\ \ Lehen esan bezala, Marea Urdina eraberritu dugu. Elkartearen helburua da aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioa bermatzea, eta helburu hori lortu ahal izateko, pertsona horiek eta beraien senitartekoek dute zeresan handiena.\ \ Joan den azaroan egin genuen bilera senideekin, eta haiei gure asmoak azaldu ondoren, 20 familiek eman dute pausoa Marea Urdina elkartea osatzeko: bederatzi familia azkoitiarrek, hamar azpeitiarrek eta zumaiar batek.\ \ Elkartea 20 familik osatzen dute, baina talde eragile bat ere sortu dugu, elkarteak kudeaketa egokia izan dezan. Hain zuzen ere, talde hori arduratuko da elkartzearen helburuak lortzeko akzioa planak zehazten eta horiek aurrera eramaten. \ \ Bukatzeko, iaz Marea Urdinean erabili genuen “Denok gara Marea Urdina” leloak oraindik eta zentzu handiagoa izango du aurrerantzean, gehiago baigara eta indar handiagoarekin baigatoz. Beraz, ez ahaztu: denok gara Marea Urdina!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide