Euskal txirrindularien tropela askoz txikiagoa izango da urte honetan. Guztira 17 euskal txirrindulari gelditu dira lanik gabe. Puerto Auziarekin zerikusia izan dute horietako askok. Joseba Albizuk bere kasua ez dela argitu badigu ere, azpeitiarrari ere ez diote kontratua berritu profesionaletan.
Taldean baja eman ziguten bati baino gehiagori, eta lanik gabe gelditu gara azaldu du Albizuk. Orain, betidanik hor izan duen har bati heldu nahi dio: mendiko bizikletarekin proba egin nahi dut. Aspalditik ibili izan da Albizu mountain bike-arekin, neguan, denboraldia amaitutakoan, hobby moduan, asko ibili izan naiz. Asko gustatzen zait mendian bizikletarekin ibiltzea. Azaldu digunez, hainbat talderekin hitz egin du dagoeneko eta proba batzuk egitekoa da. Fitxarik ez didate egingo, momentuz, aurtengo denboraldirako, baina beraiekin ibiliko naiz. Udara aldera arte ibiliko naiz mendiko bizikletan, eta hortik aurrera ikusi egin behar azaldu du txirrindulari azpeitiarrak.
Puerto Auzia
Joseba Albizuk ez du zerikusirik azkenaldian hautsak harrotu dituen Puerto Auziarekin, baina, txirrindulari bezala, bere iritzia eman nahi izan digu: Auzi horretan inplikatuta egon diren txirrindulari askok aurkitu dute ekipoa dagoeneko. Txirrindulari euskaldunak, berriz, talderik gabe daude oraindik. Batzuk lanik gabe gelditu dira, eta Valverderi, esaterako, fitxa bikoiztu egin diote. Nik uste dut euskalduna izateak baduela eragina txirrindulari euskaldunek bizi duten egoeraz. Bere kasua ez izanik ere, bere ekarpena egin dio txirrindulari azpeitiarrak auziari.