Borrokatutako bidea ospatuko du Emakumeen Txokoak bere 15. urteurrenean

Ane Olaizola ira 17 Parekidetasuna

Gaurko egunez, duela 15 urte zabaldu zituen ateak Azpeitiko Emakumeen Txokoak, eta egindako lana ospatzeko, espazioaren beraren ibilbidea aitortzeko nahiz etorkizuneko erronkei "elkarrekin" heltzeko egitarau betea prestatu dute irailetik maiatzera bitartean. Udalaren arabera, zerbitzua egonkortu egin da, eta lan ildoak zabaldu ditu. Orain arte moduan, emakumeen eta mugimendu feministaren "behar eta proposamenekin batera" eraikitzen jarraituko dute emakume askoren etxea dena. 

Ohiko proposamenak eta berrikuntzak, Emakumeen Txokoaren eskaintzan

Ihintza Elustondo ira 15 Parekidetasuna

2026-2027 ikasturterako eskaintza prestatu du Emakumeen Txokoak, eta irrintzi tailerra, drag tailerra eta gimnasiorako lehen urratsak egiteko saioa dira aurtengo berrikuntzetako batzuk. Irailaren 21etik urriaren 2ra eman ahalko da izena. Emakumeen Txokoak 15 urte betetzen ditu aurten, eta urtemuga horren bueltan beste zenbait ekintza ere antolatu dituzte.