Asmeron eta Chepchumba irabazle maratoi erdian

Uztarria.eus 2007ko mar. 31a, 21:03

Biek Azkoitia-Azpeitia probako errekorra hautsi dute

Aurten ere partaidetza ona: 1.100 atleta inguru

Yaret Asmeron eritrearra eta Pamela Chepchumba kenyarra izan dira gaur Azkoitia-Azpeitia (Gipuzkoa) maratoi erdian irabazle gizonezkoetan eta emakumezkoetan hurrenez hurren.

Asmeronek (iaz ere irabazi zuen) 1.00.27ko denbora egin du eta probako errekorra egin du. Chepchumbak ere marka hautsi du: 1.08.57. Biek 2.500na euro irabazi dituzte horregatik. Gizonezkoetan aurreko marka Youssuf Songoka kenyarrak zeukan: 1.00.56. Emakumezkoetan Rocio Rios espainiarrak eta Yesenia Centeno kubatarrak: 1.09.59.

Gizonezkoetan William Chebor (1.00.51) eta Silas Sang (1.03.29) kenyarrak izan dira bigarren eta hirugarren. Emakumezkoetan Alessandra Aguilar espainiarra (1.11.34) eta Yesenia Centeno (1.14.16).

XIV. edizioa izan da aurtengoa, Diego Garciaren oroimenezkoa; sei urte dira gaur atleta hil zela. Oraindik datu zehatzik ez badago ere, 1.100 parte-hartzaile izan dira.

Aurten, Diego Garcia beraren aita zena eta Fernando Tapia pilotaria eta hautatzaile ohia (duela aste batzuk hil zen) omendu dituzte probaren hasieran. Ondoren, berriz, Alejandro Gomez lasterkalaria.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide