Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketan Azpeitiak (Gipuzkoa ordezkatuz) lortu du txapela, Huarteri (Nafarroa ordezkatuz) 0-3 irabazi ondoren. Finala, gaur (uztailak 25) goizean jokatu dute, Iruñeako Labrit pilotalekuan. Herritarrek pilotariei harrera gaur egingo diete, 20:00etan.
Nafarren kontra erraz irabazi dute Euskal Herriko Herriarteko finala Azpeitiko Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariek: Kadeteetan 9-22 egin dute, Jubeniletan 14-22 eta Seniorretan, berriz, 21-22. Borroka gehien hirugarren partidan izan dute pilotariek. Azpeitiak Gipuzkoako Herriartekoa irabazi zuenez, Gipuzkoa ordezkatuz jokatu du gaurko finala. Nahiz eta Azpeitian Santio eguna ospatu, zaletuen bi autobus joan dira Iruñeara pilotariak animatzera: 80 lagun inguru. Orain, Ilunpe Pilota Elkartekoak eta pilotariak Leitzan dira bazkaltzen, eta arratsaldeko zortziretan herrian harrera izango dute.