Manipulaziorako makinen ekoizle Credeblug Azpeitiko enpresak IBJ 2010 mundu mailako saria eskuratu berri du Londresen, Savoy hotelean. Manipulaziorako makinen ekoizle onenaren saria jaso du, hain zuzen, eta ekitaldian izan ziren, besteak beste, Mike Penning Erresuma Batuko Gobernuko Garraio ministroa eta nazioarteko hainbat enpresetako ordezkariak.
Mota desberdineko makinak edota horientzako ezaugarriak ekoizten ditu Credeblugek. Horien artean, eraikuntzarako, makinen garbiketarako, zamalanetarako edo garraiorako makineria. 1965. urtean sortu zuten enpresa, nagusiki siderurgia arloko makineria ekoizteko.
Juan XXIII.a auzoan dauka egoitza.