Emakume baten gorpua aurkitu dute Nuarbeko urtegian

Uztarria.eus 2011ko mar. 17a, 13:03

Atzo, asteazkena, 17:15ak aldean aurkitu zuten hilotza

.39 urteko oriotarra da biktima, baina Getarian bizi zen

Azken ordukoa (osteguna, 11:02): Herrizaingo Sailak hilketa izan dela jakinarazi du

Azken ordukoa (osteguna, 16:11): ziurrenik jasotako kolpeen ondorioz hil zen emakumea, Ertzaintzaren arabera

.39 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuten atzo, asteazkena, 17:15ak aldean, Nuarbeko Ibai Eder urtegian. Ertzaintzak biktima oriotarra dela eta Getarian bizi zela adierazi du. Ezkondua zegoen eta bi umeren ama zen.

Paseoan zebiltzan bi emakumek odol arrastoak-eta ikusi zituzten errepidean, eta familiakoei abisua pasa ondoren, familiakoak izan ziren gorpua aurkitu zutenak. Horiek, larrialdi zerbitzuei jakinarazi ondoren, suhiltzaileek atera zuten hilotza uretatik. Emakumeak kolpeak zituen aurpegian antza. Urtegiko uretara jaisteko bidean arropaz betetako zorro bat eta balinen pistola aurkitu zituzten. Heriotzaren zergatia aztertzeko, autopsia egiteko, Donostiara eraman zuten gorpua.

Azken ordukoa (osteguna, 11:02): Herrizaingo Sailak hilketa izan dela jakinarazi du.

Azken ordukoa (osteguna, 16:11): ziurrenik jasotako kolpeen ondorioz hil zen emakumea, Ertzaintzaren arabera

Buruan zein aurpegian kolpe gogorrak zituen, eta Ertzaintzaren arabera, ziurrenik horien eraginez zendu zen emakumea. Aldiz, eta hasieran uste izan zena ez bezala, gorpuak ez du ez tiro, ez labankada zantzurik.

Orion jaiotakoa zen emakumea, Meagan (Getaria) bizi zen, baina Zarautzen egiten zuen bizimodua. Amaia Azkue zuen izena, 39 urte zituen, ezkondua eta bi haurren ama zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide