Eguraldiak ateri eutsi dio milatik gora korrikalarik Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia egin duten bitartean. 16:30ean hasi dute saioa, eta probako marka hobetzea lortu du lehena helmugaratu den Stanley Biwot-ek. 1:00:23 denbora egin du. Orain arte Yared Asmeronena zen denbora onena, 1:00:28rekin. Emakumezkoetan Fridah Domongole izan da azkarrena, 1:11:32 denborarekin.
Diego Garcia korrikalari azkoitiarra orain 10 urte hil zela-eta, gaurkoan lasterketaren aurretik haren inguruko erakusketa zabaldu dute Azkoitiko Torre Zuri erakustokian. Asier Aranbarri alkateak Garciaren gizatasuna azpimarratu du, eta lasterketa aurreko ohiko minutu bateko isilunearen ondoren, Martin Fiz korrikalari ohiak eta Garciaren lagunminak mikrofonoa hartu du "atleta guztien izenean", esaldi bakarra esateko: "Diego Garcia, leiendak aurrera darrai".