Azpeitiko Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariek iaz Herriarteko Pilota Txapelketa irabazi bazuten ere, aurtengoan ezingo dute txapelketan aurrera jarraitu.
Joan den asteburuan, 2-1 irabazi zion Ataungo taldeari, baina txapelketatik kanporatu dute Azpeitiko taldea pilotari baten fitxa ez zutelako eraman partidara. Hala adierazi dio Jesus Ruiz de Argandoña Ilunpe Pilota Elkartekoak Uztarriari: "Fitxa ez genuen eraman partidara, ahaztu egin zitzaigun. Eta, beraz, txapelketatik kanpo utzi gaituzte".
Argandoñak gaineratu duenez, "pena izugarria daukagu, baina akatsa geurea izan da eta ez dago atzera bueltarik".
Azken ordukoa (maiatzak 20, 11:11): Ilunpe Pilota Elkarteak inpugnazioa aurkeztu du Gipuzkoako Federazioan. Azpeitiko Ilunpe Pilota Elkarteak txapelketatik kanpo utzi dutela-eta, inpugnazioa aurkeztu du Gipuzkoako Federazioan. Jesus Ruiz de Argandoña Ilunpeko kideak adierazi duenez, "ez dakigu noizko erantzungo diguten".