Maiatzaren 27az geroztik, ostiralero Azpeitiko XII. Erremonte Txapelketako partidak jokatu dituzte hainbat pilotarik.
Joan den ostiralean, uztailak 24, jokatu zuten finala, Izarraitz frontoian A taldeko bikote onenak, Eñaut Oiarzabal 'Matxin VI.'ak eta Ion Etxeberriak, eta B taldeko bikote onenak, Oinatz Gonzalezek eta Igor Agirrezabalak. Matxin VI
.a eta Etxeberriak 40-20 irabazi zuten partida eta, beraz, beraiek dira aurtengo txapeldunak.
Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidak ere jokatu zituzten finalaren aurretik. Hala, Matxin IV.ak eta Barrenetxea IV.ak osatutako bikoteak 35-33 irabazi zion Matxin III.a eta Zubiri bikoteari.