Lan Mobel ISB taldeak Euskal Kopa irabazi du

Uztarria.eus 2011ko ira. 19a, 11:09

Donostiako taldeari ia zazpi puntuko aldea atera eta gero, txapelketa irabazten duen hirugarren aldia da

Fitxaketa berria egin du Lan Mobelek: Kareem Johnson pibota

Lan Mobel ISB saskibaloi taldeak Euskal Kopa saria irabazi du atzo, igandea, Aurteneche Maquinaria Araba/Alaba taldeari irabazi eta gero.

Azpeitiko taldeak 92 eta 85 irabazi zion Aurtenecheri, eta hirugarren aldiz jaso zuen saria, iaz ere Euskal Kopa saria irabazi baitzuen.

Partida nahiko parekatua izan zen. Lehenengo laurdena oso parekatua izan zen eta Aurteneche nagusitu zen 22-23. Bigarren laurdenean Aurteneche hobeto hasi bazen ere, Lan Mobelek berdintzea lortu zuen. Hirugarren laurdenean Iraurgik eta Autenechek 57na puntu zituzten, eta, azkenean, zazpi punturen aldearekin irabazi zieten azpeitiarrek arabarrei.

Kareem Johnson fitxaketa berria

Lan Mobel Iraurgik fitxaketa berria egin du hurrengo denboraldirako: Kareem Johnson pibota. 31 urteko estatubatuarrak ibilbide luzea du saskibaloiaren munduan.

Iaz Zeelanda Berriko Wellington Exodus Saints taldean jokatu zuen, eta partidako 14 puntutik gora zein ia 9 errebote lortu zituen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide