Gaur, asteartea, Sanagustin Kulturgunean izango da Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, beste diputatu batzuekin batera. 19:00etan izango da hitzordua, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012ko aurrekontu proiektua gizarteari ezagutarazteko abian jarri duen kanpainaren harira izango dira Azpeitian.
Ahaldun Nagusiak aurrekontuen berri emango die bertaratzen diren herritar eta eragileei gaurko solasaldian.