Lagun Onak Mendi Bazkunak, Euskal Herriko Lasterketa Bertikalen Koparako puntuagarria den Xoxoteko IV. Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala antolatu du. Orain arte uztailean egin izan da lasterketa, baina aurten martxoaren 4an egingo dute, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Urtarrilaren 1ean, igandean, zabalduko dute izen-emate epea eta www.kirolprobak.com webgunean egin ahal izango da inskripzioa.
Probaren inguruko informazio gehiagorako egin klik hemen