Mikel Orbegozok (Azpeitia, 1989) Nastic futbol taldean jokatuko du, Athleticek utzita. Tarragonako (Herrialde Katalanak) taldea Espainiako Bigarren Mailan ari da. Hemeretzi jardunaldi jokatuta, sailkapenaren azken postuan dago; Orbegozo da egoera horri buelta eman nahian fitxatu duten jokalarietako bat.
Azpeitiko futbolariak denboraldia bukatu arte jokatuko du Nastic-en. "Golak egiteko asmoarekin nator, baina horrekin itsutu gabe. Jokalari gaztea naiz eta laguntzera nator", adierazi du Orbegozok.
Realarekin zuen kontratua 2011ko ekainean bukatu ondoren, Athleticek bigarren talderako fitxatu zuen Mikel Orbegozo. Uztarria aldizkariak orbegozotarrei erreportajea eskaini zien 2010ean, Jon eta Mikel Realean aritutako Tomas osabarekin elkartuta.