Uztarria.com-ek 2011. urtean 634.790 bisita izan ditu. Bisita horietan, 1.686.487 orri ireki dituzte irakurleek. 2010ean baino 150.661 bisita gehiago izan ditu Uztarria.com-ek eta 2009an baino 88.614 gehiago.
Uztarria.com sortu zenetik 2002ko urtarriletik, 3.001.483 bisita izan ditu webguneak eta 8.846.231 orri zabaldu dituzte irakurleek.
Horiek dira Estatcounter.com webguneak egindako audientzia neurketaren datuak.