Imanol Lazkano (Azpeitia, 1936) bertsolariak herriz herriko eta plazaz plazako ibilera aurten utziko duela iragarri zuen, zapatuan, Bertso Egunean egindako saioan. Lazkanok 60 urte eman ditu plazetan, eta bere buruari "uzteko garaia dek" esan dio, oraindik sasoiko egon arren.
Honatx Lazkanok ibilbideari bukaera emango diola esateko bota zuen bertsoa:
Azken mezu hau eman nahi nuke jendeak uler dezala enbor zaharrari geroago ta zailago zaio ezpala adina eta nere zentzuak agintzen didan bezala herriz-herriko nere jarduna aurten bukatzen dedala