Aurtengo Sanjose Trikiti Jaialdia martxoaren 17an, zapatua, izango da eta Juan Ezenarro 'Berastegi', Luis Alberdi 'Zabale' eta Manuel Arrizabalaga 'Izer' omenduko dituzte. Soreasu antzokian izango da, 17:30ean hasita eta sarrera hamabi euro ordaindu beharko da.
Jaialdian izango dira, besteak beste, Astiasaran II.na eta Izer, Laja II.na eta Narbaiza, Epelde eta Iturbide, Laja eta Landakanda, Zabale anaiak, Lutxurdio eta Aitziber, Izer eta Alabier zein Elortza anaiak.