Eguraldi txarra egin arren, jende ugarik elkartu zen atzo, igandea, Xoxote inguruan, Zuzenien lasterketaz gozatzeko. 167 neska-mutilek bukatu zuten proba eta Ionut Alin Zincak (00:29:19 minutu) irabazi du aurten Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako IV. Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala. Iñigo Lariz Azkuek (00:30:29 minutu) eta Luis Alberto Hernando Alzagak (00:31:01) osatu zuten Euskal Herriko Lasterketa Bertikalen Koparako baliogarria den probaren podiuma.
Oihana Kortazar mutrikuarrak irabazi zuen emakumeen proba 00:36:17 minutu behar izan zituen lasterketa bukatzeko. Sailkapen orokorrean 35.na izan zen Kortazar. Bigarren emakumea Nerea Amilibia (00:38:17) izan zen eta Oihana Azkorbebeitia (0:38:37) osatu zuen emakumezkoen podiuma.
Herriko parte-hartzaileak asko izan ziten. Xabier Lasak, esaterako, bosgarren egin zuen. Bigarren azpeitiarra Xabat Manzisidor (8.) izan zen, eta hirugarrena, Mikel Olaizola (11.).
Azpeitikoa kopako lehenengo lasterketa izan da; Txindokikoa izango da hurrengoa, ekainaren 17an.
Sailkapen osoa
IV. Zuzenien lasterketako sailkapen osoa ikusteko egin klik hemen.