Nuarben erasotutako emakumea Amaia Azkueren epaiketan lekuko izan denetako bat da

Uztarria.com, Berria.info 2012ko mar. 17a, 10:20

Azkue hiltzeaz akusatu duten mutilaren hurbileko pertsona da atzo, ostirala, erasoa pairatu zuena. Argitzeko dago, hala ere, zauritutako andrea noren eskariz aritu zen lekuko gisara epaiketan. Arratsaldean jarri zuen salaketa erasotutako emakumeak, eta adierazi bezperan epaiketan deklaratu zuela.

Amaia Azkueren hilketari buruzko epaiketan lekukotasuna eman duen pertsonetako bat da atzo, ostirala, Nuarben erasotua izan zen emakumea. Ertzaintzak Berria-ri baieztatu dio goizean, 11:25 aldera, jaso zutela abisua Azpeititik. Osasun etxean pertsona bat artatzen ari zirela jakinarazi zieten; buru ondoan zeukan kolpea. Donostiako Ospitalera eraman zuten. Arratsaldean jarri zuen salaketa, eta adierazi bezperan epaiketan deklaratu zuela. Epaiketa etzi, astelehena eta martxoaren 19a, bukatuko da.

Azkue hiltzeaz akusatu duten mutilaren hurbileko pertsona da erasoa pairatu duena. Salaketan azaldu duenez, motozale batek eraso zion, eta iraindu ere egin zuen. Argitzeko dago, hala ere, zauritutako andrea noren eskariz aritu zen lekuko gisara epaiketan. Berria harremanetan jarri zen atzo arratsean Miguel Castells akusazioko abokatuarekin; hark, ordea, ez zuen erasoaren berririk, eta ezin izan zuen jakinarazi haren eskariz edo fiskalak edo defentsak eskatuta joan ote zen emakumea deklaratzera. Nolanahi ere, Castellsek adierazi zuen "oso arraroa" dela gertatutakoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide