Juan Mari Olaizola omenduko dute Maratoi Erdian

Uztarria.eus

"Diego Garciaren masajista izateaz gain, lagun mina zuen", esan dute antolatzaileek. Olaizolak hasierako urteetatik egin du lan lasterketan.

Bihar, zapatua, jokatuko dute Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia eta, Juan Mari Olaizola azpeitiar masajista omenduko dute Xeye Atletismo Taldekoek. "Diego Garciaren masajista izateaz gain, lagun mina zuen", esan dute antolatzaileek. Olaizolak hasierako urteetatik egin du lan lasterketan.

Bihar 16:30ean hasiko da lasterketa, Azkoitiko Julio Urkixo kaletik abiatuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide