Joan den asteazkenean, hilak 4, Lagun Onakek Leioa taldea hartu zuen Garmendipeko zelaian. Ohikoa ez den bezala, 20:00etan jokatu zuten partida Aste Santuko jai egunen aurretik. Lagun Onakek puntu bat eskuratu zuen norgehiagokan, eta orain sailkapeneko hamahirugarren postuan da talde azpeitiarra 35 punturekin.