Bigarren ezustekorik ez da izan eta Ourensek, Urrezko LEB Ligara igotzeko faborito nagusienetakoak, irabazi egin dio gaur, igandea, Lan Mobel Iraurgiri. Atsedenaldira arte lanak eman dizkiote Iraurgikoek Galiziako taldeari (19-17 lehen laudenaren amaieran eta 37-32 atsenaldian), baina aldageletatik bueltan, hirugarren laurdenean, etxeko taldeak gerora erabakiorra izan den abantaila hartu du (60-45). Azkenean, 83-69 nagusitu da Aguas de Sousas Ourense.
Hona hemen partidaren kronika, iraurgisb.com webgunean.