Gaur, zapatua, lortu du Erregional Preferente mailako Lagun Onakeko taldeak mailaz igotzea, Oriokori 0 eta 1 irabazi ostean. Hori dela-eta, datorren urtean Ohorezko Erregional Mailan izango da taldea. Mailaz igotzeko nahikoa zuen gaurko partida berdintzea, Zumaiakok galdu egin du-eta. Hala ere, Alain Guridik lehenengo zatian sartutako golari esker aurreneko postua ziurtatu du Lagun Onakeko bigarren taldeak.