Maiatzaren 26an, zapatua, Umeen Eguna ospatuko da Sanjuandegin. Antolatzaileek esan dutenez, "festen egitarau barruan sartu dugu Umeen Eguna, eta egun guztia haurrentzat ekintzaz josi dugu".Besteak beste, jolasak, bazkaria, koreografia eta diskoteka egingo dituzte goizean hasita. Egun osoan begiraleak izango dira haurrekin eta gurasoek ez dute bertan egon beharrik izango. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "haurrak goizean utzi eta 18:00etatik aurrera jaso ahal izango dira".
Egun osoko ekintzak doakoak izango dira, baina ostiralean, hilak 18, bukatuko da izen-emate epea. Izena herriko ikastetxeetan banatu diren oharrak beteta eman behar da. Antolatzaileek herritar oro gonbidatu dute "egun polit horretan parte hartzera".
Honatx, Umeen Eguneko egitaraua:
11:00etan, Jose Antonio Agirre plazan elkartuko dira.
11:30ean, jolasak egingo dituzte.
13:30ean, bazkaria egingo dute. (Menua: makarroiak eta izozkia)
14:30ean, koreografia egingo dute. Koreografia hori festei hasiera emateko mantangorriren jaitsieran egingo dute haurrek.
16:30ean, diskoteka hasiko dute, Iluntze auzo-lokalean.
18:00etatik 20:00etara bitartean auzo-lokaletik haurrak jasotzeko aukera izango dute gurasoek.