Hazparnen PS nagusi Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeetan

Uztarria.eus 2012ko eka. 11a, 12:53

Atzo, igandea, izan zen lehen itzulia eta PS nagusitu zen, bozken % 32,47 lortuta. Bigarrena, berriz, Zentroa izan zen, bozken % 23,84arekin.

Atzo, igandea, Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeetako lehen itzulia izan zen, eta Hazparnen (Lapurdi) PS nagusitu zen, bozken % 32,47 lortuta. Frantxua Maitia buru duen alderdiak 952 bozka jaso zituen Hazparnen. 

Jean Lassalle Zentroko kidea izan zen bigarren bozkatuena: 699 bozka lortu zituen (% 23,84). Hirugarrena, berriz, UMPko Marc Oxibar izan zen 501 bozkarekin (% 17,09). Laugarrena, EH Bai-ko Anita Lopepe izan da Hazparnen, eta 336 bozka jaso ditu (% 11,46).

Guztira 4.845 herritarrek zuten bozkatzeko eskubidea, eta horietatik 2.997k eman dute botoa. Balekoak, berriz, 2.932 izan dira.

Hazparne eta Azpeitia 80. hamarkadatik daude senidetuta.

Hazparneko emaitza guztiak ikusteko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide